Elizaran Ikastetxea
Elizaran Ikastetxeak bere ikasleen bidez martxan jarri duen proiektua aurkeztu nahi dizugu. DENDATU du izena eta arropa eta osagarrien salerosketa oinarri duen enpresa erreala da. Ikasleak kudeatzeko helburuarekin sortu dugu, Merkatal Kudeaketarekin erlazioa duten jarduera guztiak barneratzeko. Enpresaren helburu bakarra haiek ikastea eta praktika egitea da.
Proiekto honen zergatiak
Gizarteak aldaketa handiak jasan ditu azken urteotan. Aldaketa hauek modu esponentzialean gertatzen ari dira eta ez mailakatuta eta modu jarraituan. XX:mendea prozesu honen lekuko da; industrializazioa, gerrateak, sistema ekonomiko irekiagoak, aldaketa horien oinarrian daude. Aldaketak inoiz ezagutu ez den erritmo azkarrean gertatzen ari dira eta ondorioz, etorkizun hurbilaezagutzea zaila egiten da. Gure aurrean dugun informazio kopuruak, gure gizartea inoiz baino konplexuagoa egiten du.
Betiko eskola, zuzenbide batekoa eta modu hierarkikoan eraikia izan da, eta helburu nagusia ikasleak zaindu eta kontrolatzea izan da. Aldaketa beharrezkoa da. Eskola, aldaketa globalekin bat etorri behar da. Sormenaren eta egiten jakitearen ardatza behar du izan, eta ez bakarrik jakinaren ardatza. Zorionez azken araudiak zentzu honetan doaz eta honela erakusteko prozesuak eta ikasteko metodologiak aldatzeko gai izango gara. OCDE-k, hezkuntzaren esparruan, “DeSeCo” proiektua (konpetentzien definizio eta hautaketa) martxan jarri zuen eta bertan konpetentziak honela definitzen dira: “… akzio eraginkorra lortuko duten, trebetasun praktikoen, motibazioaren , balio etikoen, jarreren, emozioen, eta beste sozial eta portaera osagaien konbinazioa.” Eskolaren ikuspegitik, aldaketa benetan berritzailea da, ikasgaietan antolatutako betiko ikuspegitik aldentzen dena.
Honen ondorioz, Europar Batasunak, herrialde ezberdinen heziketa sistementzat erreferente izango diren ikasketarako zenbait oinarrizko konpetentzia ezartzea erabaki zuen. Azkenean, hezkuntza ministerioak , nahiz eta DeSeCo proiektua ardatzatzat hartu, HLO legearen bidez (Hezkuntzarako Lege Organikoa), Europar batasuneko ”Hezkuntza eta prestakuntza 2010. Oinarrizko konpetentziak” dokumentua jarraituz, irakasleok kontuan hartu behar dugun marko legala definitzen du
Hezkuntza berrikuntza
Curriculuma modu honetan antolatuta, konpetentzien bidez, hezkuntza hobekuntzarantz zuzendutako berrikuntza da eta zuzenean hezkuntza-planifikazioari eragiten dio. Hau da, bai metodologia aldetik eta baita antolakuntza aldetik ere, arlo bakoitzean lortu beharreko helburuak lortzeko eta honela, osotasunean konpetentziak lortzeko, aldaketa garrantzitsuak eskatzen dira.. Materialen, jardueren etab.en hautaketa, etengabeko aldaketak jasaten dituen eta erakusketa-ikasketa dinamikoagoa lortuko dituen eredu berriaren parte dira. Eta noski, ebaluaketa ere zentzu berean izan beharko da.
Dendatu Proiektoa
Konpetentzien lorpena helburu duela, proiektu honek heziketari lagundu nahi dio eta baita Ikasgela-programazioaren barruan egiten diren beste jarduerei ere. Ikasleei, benetako ingurune batean, modu ahalik eta praktikoenean eta teoria eta praktika hurbilduz, protagonismoa eman nahi zaie. Ikaslea egoera ezberdinetan murgilduko da. Zentzu honetan, ikasitako teoria (aurretiko ezagutzak) aplikatu ahal izango dute eta hortik abiatuta, behin eta berriro, erlazio berriak eta kontzeptu berriak sortuko dituzte. Erlazio guzti hauen ondorioz sortuko da egitura kognitiboa. Proiektuaren oinarrizko ideia, Ikaskuntza esanguratsuarekin lotuta dagoen, “Egiten jakitea” izango da. Praktika taldean egingo da. Honela, komunikazioa, gidaritza, konpromisoa, antolakuntza, bestekiko errespetua, entzuteko gaitasuna … hau da, elkarlan-konpetentziak landuko dira.
Proiektu berritzailea
Ondorioz, bai gizarte ikuspegitik, baita ikuspegi pedagogikotik ere, proiektu berritzailea da, eta jarrerak, prozedurak, eta kontzeptuak bultzatzen dituen eredu konstruktibistan oinarritua. Ikasleak, eduki berriak, arerio interesgarri eta erabilgarri bezala ikusiko ditu. Eragina ez da ikasleak dakienera mugatuko, baizik eta egiten dakienera eta bere buruaren inguruan duen ikuspegian ere eragingo du. Ikasleak edukien gain, ikasten ikasiko du eta ikasteko gai dela ere ikasiko du.